Graduaren laburpena
Kazetaritza graduak XXI. mendeko komunikabideek eskatzen dituzten lan profesionalak
garatu ahal izateko ikaslea trebatzea du xede. Ikasketa planak formazio teoriko eta etiko
sendoa formazio praktiko osoarekin bateratzen du. Ikasleek irrati, telebista, prentsa, internet
eta multimedia teknologia berrien tresna profesionalak taxuz erabiltzen ikasten dute.
Fakultateak, arlo honetan prestazio sendoa bermatu eta proiektu praktikoak egin ahal
izateko instalazio berriak ditu, ikasleek lan egin dezaten. Gainera, enpresetan egiten diren
praktikak eta atzerriko unibertsitateekin egindako ikasle-trukerako programak ikas-prozesua
osatzen dute.
Eskainitako plazak
210 plaza.
Gutxieneko nota
6,6 ohiko deialdian.
Irakaskuntza mota
Ikasgelako Gradua
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa.
- OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.
Eskolak emateko ikastegia eta helbidea
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- au. Sarriena, s/n 48940 Leioa
Harremanetarako
Informazio akademikoa
- Izena: EDUARDO APODAKA
- Helb. el.: eduardo.apodaka@ehu.es
- Telefonoa: 94 601 2347
- Helbidea: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea / Facultad de Ciencias Soceiales y de la Comunicación. Bº Sarriena, s/n 48940 Leioa
Informazio administratiboa
- Izena: IGONE ARANDIA
- Helb. el.: secretaria.csc@ehu.es gkz.idazkaritza@ehu.es
- Telefonoa: 94 60123 52
- Helbidea: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea / Facultad de Ciencias Soceiales y de la Comunicación. Bº Sarriena, s/n 48940 Leioa